Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Fakultateko 4 ikasle gara eta blog honetan euskal pilotari buruzko informazioa argitaratuko dugu; batez ere, LAXOA deituriko jokamoldeari buruzkoa.
Laxoari buruzko lanaren kalifikazioa: Datuen erabilpena: Ikasleek haien lana garatzeko iturri ezberdinetara jo dutela ikusten da, liburuak erabili dute, bideoen erabilpena ikusten da (bai teoria osatzeko,bai argitzeko) . Gainera, jokamolde hau praktikatzen den herri batera joan dira, hango jokalari oiha bati elkarrizketa bat egiteko eta bere lana sakontzeko. Lanaren argitasuna: Oro har, ikasleek lana ordenatuta egin dute, paragrafoak modu zuzenean erabili dute, atal bakoitzari izenburu azpimarratua jarri diote, argazkiak teoría ulertarazteko erabiltzen dute,… Hala ere, jokamoldea errazago ulertzeko eskemaren bat faltan botatzen dut. Bideo eta argazkien erabilpena: Ikasleek jokamoldea azaltzeko bideo dezente erabiltzen dituzte, jokamoldea ulertarazten asko laguntzen dutenak. Kolaborazioa: Elkarrizketan ikusten den bezala, denak elkarrizketa egiten dute kolaborazioan. Jokamoldearen egitura: -Joko mota, duelu mota, ongi azalduta daude. -Instalazioak nola diren azaltzen da. Hala ere, laxoan plaza handi batean ez dut uste errebotea erabiltzen denik. - Materiala ongi azaltzen da, horretarako, bideoak ere erabiliz.Baina pilotarekiko erlazioa ez dute argi azaltzen. -Sakea eta errestoa, galtzeko eta irabazteko moduak argi azaltzen dira. -Puntuazioa nola den zehazten da. Bukatzeko, nork sakatzen duen eta sake-errestatzaileen ohiko kokapena argi azaltzen da. Baina, ohiko jokaldien eta jokamoldeko kolperik ezagunenen azalpena faltan botatzen dut. Laburbilduz, gure neskek lan txukun eta argia egin dute, aipatutako zenbait akats txiki horiek zuzentzean bikaina lortuko dutelarik. Lanaren nota: 9 Ienego Ortiz de murua
Laxoaren inguruko blog honek zuzenketa irizpideak orokorrean ondo betetzen ditu. Iturri ezberdinetako datuak, testuaren aurkezpen argia, IKT tresnen erabilera… Suposatzen da kolaborazio lana dela nahiz eta blogeko argazkian 2 taldekide agertu. Jokamoldearen egitura modu ulerterrazean azaldurik dago, modu xumean jokamoldea ondo azalduz. Materialak eta hauen egitearen PDFa ere oso egokiak dira. Txatxariaren kontzeptuak edo izenak harritu nau geien. Laburbilduz nik 8,5eko puntuazioa jarriko nioke.
Datuak jasotzeko iturri ezberdinak erabili dira. Adierazten dute ea nundik lortu duten informazioa, eta gianera ere esan genezake hainbat iturrietatik dagoela hartuta. Aurkezpenaren argitasuna. Testua oso ondo ordenatua dago,lehenik sarrera batekin hasten delako eta ondoren informazioa ematen digulako. IKT tresnen erabilera. Argazkiak erabili dituzte biana nire ustez, materialaren argazki gutxiago jarri eta jokoaren argazkiak jarrita erakusgarriagoa izango litzateke. Kolaborazio lana. Hemen ikus dezakegu nola parte hartu duten denek; bai argazkietan, baita bideoan ere. Jokamoldearen egitura zehaztu. Azaltzen duzue non jokatzen den, ze puntuazio sistema erabiltzen den… baina nire ustez materialaren informazio gehiegi jartzen duzue eta nire ustez hori gehigarri bezala azaldu beharko zen. Marrei buruz ere hitz egiten duzu eta oso ondo ulertzen da. hori guztia esanda, ondo ulertzen da dena. Joko ekintza deskribatu. Hau ulertzeko, grafiko batez dago adierazia eta horrela begibiztaz dena ulertu dezakegu. Testua ere oso garbi dago eta horregatik ondo ulertzen da dena. Beraz, hau esanda, 9koa ipiniko nuke zeren eta informazio osoa oso ulerkorra delako eta ebaluazio irizpideko puntuak jarraitzen dituelako goitik behera. Zerbait faltatzekotan nire ustez partiduetako argazkiak izango ziren; materialari garrantzi gehiegi eman dietelako.
Jokamolde honetaz ez nuen berririk eta horregatik iruditu zait interesgarria. • Datuak iturri ezberdinetatik jaso dituzuela argi geratu da. Beharrezkoa da lanak sinesgarritasun gehiago izateko. • Aurkezpena oso era egoki batean dago antolaturik. Puntuka eta argazkien kokapenak argitasuna ematen dio lanari. • IKt tresnen erabilera egokia dela iruditzen zait. Argazki dezente jarri dituzue eta bideoak ere oso lagungarriak direla iruditzen zait. • Jokamoldearen egituran dudarik ez dut izan, galdera guztiek dute erantzuna. Gainera, oso ongi daude azalduta laxoa ezagutzen ez duen pertsona batentzat. Baita ere, laxoa jokamolde erraza ez izanik, ulertzeko arazo askorik ez dut izan. • Joko ekintza ere era egoki batean dago azalduta baina nire ustetan jokaldirik ikusgarrienen bideo bat egotea komenigarria izango litzake. Puntuazioa 9.25
Orokorrean, lan hau irizpideak ongi jarraituz eta nahiko ongi egina dagoela esango nuke.Datuak hartzerako garaian, berehala ikusten da iturri desberdin asko erabili dituztela eta esfortzu handia egin dutela ahalik eta informazio gehien ateratzeko ahalik eta toki gehienetatik.Bestalde, aurkezpena argia izateaz gain, informazioa oso modu ulergarrian dago antolatuta, asko eskertzen dena jokamoldearen ulergarritasunerako.Kolaborazioa erabatekoa dela ikusi dezakegu argi eta garbi elkarrizketako bideoan.Jokamoldearen egitura aldetik, puntuz puntu dena ongi azalduta dagoela uste dut eta ondo ulertzen da nola jokatzen den laxoan. Hala ere, joko ekintzan puntu guztiak bete dituzten arren, kolpeen argazkiak adibidez faltan bota ditut; argazkiekin azkarrago ulertzen bait dut.Orokorrean, beraz, lan egokia dela uste dut. Lana hobetzeko, lehen esan dudan legez, kolpeei buruzko informazio gehiago txertatuko nioke. Balorazioa: 8 Andoni Zumeta
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminarLaxoari buruzko lanaren kalifikazioa:
EliminarDatuen erabilpena: Ikasleek haien lana garatzeko iturri ezberdinetara jo dutela ikusten da, liburuak erabili dute, bideoen erabilpena ikusten da (bai teoria osatzeko,bai argitzeko) . Gainera, jokamolde hau praktikatzen den herri batera joan dira, hango jokalari oiha bati elkarrizketa bat egiteko eta bere lana sakontzeko.
Lanaren argitasuna: Oro har, ikasleek lana ordenatuta egin dute, paragrafoak modu zuzenean erabili dute, atal bakoitzari izenburu azpimarratua jarri diote, argazkiak teoría ulertarazteko erabiltzen dute,…
Hala ere, jokamoldea errazago ulertzeko eskemaren bat faltan botatzen dut.
Bideo eta argazkien erabilpena: Ikasleek jokamoldea azaltzeko bideo dezente erabiltzen dituzte, jokamoldea ulertarazten asko laguntzen dutenak.
Kolaborazioa: Elkarrizketan ikusten den bezala, denak elkarrizketa egiten dute kolaborazioan.
Jokamoldearen egitura:
-Joko mota, duelu mota, ongi azalduta daude.
-Instalazioak nola diren azaltzen da. Hala ere, laxoan plaza handi batean ez dut uste errebotea erabiltzen denik.
- Materiala ongi azaltzen da, horretarako, bideoak ere erabiliz.Baina pilotarekiko erlazioa ez dute argi azaltzen.
-Sakea eta errestoa, galtzeko eta irabazteko moduak argi azaltzen dira.
-Puntuazioa nola den zehazten da.
Bukatzeko, nork sakatzen duen eta sake-errestatzaileen ohiko kokapena argi azaltzen da.
Baina, ohiko jokaldien eta jokamoldeko kolperik ezagunenen azalpena faltan botatzen dut.
Laburbilduz, gure neskek lan txukun eta argia egin dute, aipatutako zenbait akats txiki horiek zuzentzean bikaina lortuko dutelarik.
Lanaren nota: 9
Ienego Ortiz de murua
Laxoaren inguruko blog honek zuzenketa irizpideak orokorrean ondo betetzen ditu. Iturri ezberdinetako datuak, testuaren aurkezpen argia, IKT tresnen erabilera… Suposatzen da kolaborazio lana dela nahiz eta blogeko argazkian 2 taldekide agertu. Jokamoldearen egitura modu ulerterrazean azaldurik dago, modu xumean jokamoldea ondo azalduz. Materialak eta hauen egitearen PDFa ere oso egokiak dira. Txatxariaren kontzeptuak edo izenak harritu nau geien. Laburbilduz nik 8,5eko puntuazioa jarriko nioke.
ResponderEliminarDatuak jasotzeko iturri ezberdinak erabili dira. Adierazten dute ea nundik lortu duten informazioa, eta gianera ere esan genezake hainbat iturrietatik dagoela hartuta.
ResponderEliminarAurkezpenaren argitasuna. Testua oso ondo ordenatua dago,lehenik sarrera batekin hasten delako eta ondoren informazioa ematen digulako.
IKT tresnen erabilera. Argazkiak erabili dituzte biana nire ustez, materialaren argazki gutxiago jarri eta jokoaren argazkiak jarrita erakusgarriagoa izango litzateke.
Kolaborazio lana. Hemen ikus dezakegu nola parte hartu duten denek; bai argazkietan, baita bideoan ere.
Jokamoldearen egitura zehaztu. Azaltzen duzue non jokatzen den, ze puntuazio sistema erabiltzen den… baina nire ustez materialaren informazio gehiegi jartzen duzue eta nire ustez hori gehigarri bezala azaldu beharko zen. Marrei buruz ere hitz egiten duzu eta oso ondo ulertzen da. hori guztia esanda, ondo ulertzen da dena.
Joko ekintza deskribatu. Hau ulertzeko, grafiko batez dago adierazia eta horrela begibiztaz dena ulertu dezakegu. Testua ere oso garbi dago eta horregatik ondo ulertzen da dena.
Beraz, hau esanda, 9koa ipiniko nuke zeren eta informazio osoa oso ulerkorra delako eta ebaluazio irizpideko puntuak jarraitzen dituelako goitik behera. Zerbait faltatzekotan nire ustez partiduetako argazkiak izango ziren; materialari garrantzi gehiegi eman dietelako.
Iratxe Astigarraga
Jokamolde honetaz ez nuen berririk eta horregatik iruditu zait interesgarria.
ResponderEliminar• Datuak iturri ezberdinetatik jaso dituzuela argi geratu da. Beharrezkoa da lanak sinesgarritasun gehiago izateko.
• Aurkezpena oso era egoki batean dago antolaturik. Puntuka eta argazkien kokapenak argitasuna ematen dio lanari.
• IKt tresnen erabilera egokia dela iruditzen zait. Argazki dezente jarri dituzue eta bideoak ere oso lagungarriak direla iruditzen zait.
• Jokamoldearen egituran dudarik ez dut izan, galdera guztiek dute erantzuna. Gainera, oso ongi daude azalduta laxoa ezagutzen ez duen pertsona batentzat. Baita ere, laxoa jokamolde erraza ez izanik, ulertzeko arazo askorik ez dut izan.
• Joko ekintza ere era egoki batean dago azalduta baina nire ustetan jokaldirik ikusgarrienen bideo bat egotea komenigarria izango litzake.
Puntuazioa 9.25
Orokorrean, lan hau irizpideak ongi jarraituz eta nahiko ongi egina dagoela esango nuke.Datuak hartzerako garaian, berehala ikusten da iturri desberdin asko erabili dituztela eta esfortzu handia egin dutela ahalik eta informazio gehien ateratzeko ahalik eta toki gehienetatik.Bestalde, aurkezpena argia izateaz gain, informazioa oso modu ulergarrian dago antolatuta, asko eskertzen dena jokamoldearen ulergarritasunerako.Kolaborazioa erabatekoa dela ikusi dezakegu argi eta garbi elkarrizketako bideoan.Jokamoldearen egitura aldetik, puntuz puntu dena ongi azalduta dagoela uste dut eta ondo ulertzen da nola jokatzen den laxoan.
ResponderEliminarHala ere, joko ekintzan puntu guztiak bete dituzten arren, kolpeen argazkiak adibidez faltan bota ditut; argazkiekin azkarrago ulertzen bait dut.Orokorrean, beraz, lan egokia dela uste dut. Lana hobetzeko, lehen esan dudan legez, kolpeei buruzko informazio gehiago txertatuko nioke.
Balorazioa: 8
Andoni Zumeta